XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko jaietan dantza batzuk egiten dira, Inauterietan beste batzuk, Gabonetan beste batzuk, eta berdin Gorpuzti Eguneko jaian, eta horrela gizartearen elkarbizitzan garrantzitsuak diren une oro.

Bestalde, besteei, leku itxietan egiten ziren dantza arrotzei, zikin eta higuingarri deritze Iztuetak, eta era berean kritikatu egiten ditu Gipuzkoako nobleak, aitonen semeak, itzelezko zaletasuna omen zutelako kanpoko horiek dantzatzeko eta euren herriko dantza garbiak, aldiz, plazan dantzatzeari uko egiten ziotelako. Honetan, Aita Larramendiren iritziekin bat egiten du Iztuetak nabarmenki.

Hala ere, aipatu idazleen arabera, euren irudiko arrotzak ziren dantzak, kanpotik heldutakoak, euskal gizarteko zenbait jendek dantzatu egiten zituen. Europako beste herrialde batzuetan egiten ziren dantzen irakaskuntza aspaldikoa zen gure artean, giza maila jakin batekoen artean, jakina, eta horiek ere, seguruenik, eragina izango zuten hemengo dantzen artean, Aita Larramendik jolas dantza deitu zituen eta herrietako jai guztietan dantzatzen ziren haietan batez ere.

Bi autoreok esandakoaz gain, badira errealitate hori erakusten duten hainbat datu historiko. Bilboko Udalaren agiri ofizialetan aurki daitezke dantza horien irakaskuntzaren zenbait froga.